
Heldu da sagardo-garaiaren hondarrak banatzeko momentua. Hona hemen gida labur bat txustazale eta parranderoentzako, sagardo egun ezagun batzuk konparatuz. Giro alaiez blai, has gaitezen gure basoak betetzen.
Txotx!
ORERETA
Itxaronaldia: Dezente (1)
Gastronomia: Arrunta (1)
Jendetza handien biltzen duena.
Jende mota zabalena izateak ohorea ematen dio: sekulako atxurra harrapatzen ari diren 14 urteko gaztetxoetatik sagar zukuarekiko afizioa galdu ez duten agure atseginetaraino. Honek abantailak eta desabantailak dauzka, noski: horrelako ospakizunetan horrenbeste ume moko ikusteak, gutxienez, biztanleriaren %80a nekatzen du.
Guzti honek kontra-partida argi bat dauka: argi ez bazabiltza, nahiko zaila egingo zaizu eska-mahaira iristea. Bien bitartean, beste jende asko zure gainetik pasatzen saiatuko da.
Kultur ekintzak nahiko jendetsuak izaten dira. Ekitaldien tartean botatzaile hoberenaren txapelketa ikus daiteke, dantza tradizionalen emanaldien antzera.
Dena den, garestiena da (5 eurotzar), baina gutxienez pintxoa eta zapia opari! Santo Tomasetan berrerabiltzeko.

IRUN
Itxaronaldia: Laburra (3)
Gastronomia: Ona (2)
Ekitaldia Mosku plaza famadunean ospatzen da, eta berez apustu segurua da. Perimetro guztian zehar tabernak topa daitezke sagardoa bukatzen denean jaia jarraitzeko...
... eta zoritzarrez askok nahi baino lehenago amaitzen da hau. Iruneko sagardo eguna motzenetakoa izatearen fama irabazi du azken urteetan.
NueveCuatroTres aldizkariak egin duen hausnarketa batekin bat eginik, urtero misterioski (memoria iristen den punturaino) sekulako eguraldi ederra egiten du.
LEZO
Itxaronaldia: Laburra (3)
Gastronomia: Arrunta (1)
Lezon sagardo egunen arteko berezienetako bat aurkitzen dugu; antolakuntzak sagar jaia ospatzen den parkea larunbatetako taberna erraldoi baten antzekoa bihurtzen duelako bozgorailuetako musikarekin, bertaratutakoak dantzatzera gonbidatuz. Radio formula estilo honek gazteenen artean gustukoenetakoa bihurtzen du.
Aldeko puntu bat: udal komunen ondoan ospatzen dela. Antolakuntzarentzat poz handia izango dena, aurrezten duten dirua da hori!
Ohar bat edariarekin pasa egiten direnei; alkohola eta umeen jolas parke eta kulunkak ez dira normalean adiskide.
PASAIA
Itxaronaldia: Oso laburra (4)
Gastronomia: Ona (2)
Ez dut ulertzen “Sagardo Tourra” osorik egiten duen publikoa garai hauetarako edari honetaz nekaturik dagoelako ote den, baina sagardo kalitate eta antolakuntza bikaina duen Pasaiako sagardo egunak beti jende kopuru murritzagoa izan ohi du besteekin alderatuta.
Lezoren antzeko egiten duten ezaugarriengatik, gure gustukoenetako bat bihurtu da. Giro gazteagoa (Euskadi Gaztean jartzen duten antzerako musika, folklore apur batekin nahasturik) eta bertsolarien hautaketa interesgarriarekin, Pasaiakoa sagardo egun tope parranderoa da.
Bestalde komun publikoak ere badauzka, Lezokoak baino handiagoak gainera!
Ohar txiki bat: Antxon ospatzen da (ez Donibanen, ez San Pedron).
OIARTZUN
Itxaronaldia: Tartekoa (2)
Gastronomia: Arrunta (1)
Irunekoan gertatzen den bezala Oiartzunen sagardoak gutxi irauten du mahaietan, bertaratutakoen gibeletan amaitu baina lehen.
Herriko kale eta plaza txiki geratzen dira bertaratutako jende guztia jasotzeko, eta batetik bestera oso aldenduta dauden mahaien artean ibiltzea kruzada moduko bat bihurtzen da arratsaldeko zenbait momentutan.
Herriaren giroarekin eskutik doan musika herrikoiak atsoak dantzan jarri ditzake ere bai.
DONOSTIA
Itxaronaldia: Tartekoa (2)
Gastronomia: Ona (2)
Bai! Donostiak ere badauka bere sagardo egun propioa! Iraileko Euskal Jai ezagunen beste ekitaldi bat bezala antolaturik egonda, sagar jai honek aldizkari honetan jasotzen diren beste ospakizunetatik ezberdin egiten duten berezitasunak dauzka.
Hasteko, goizez ospatzen da; aurreko egunean parrandan irten ezkero arazo bat bihur daitekeena.
Baliteke hau izatea bertaratutakoen adina besteetan baino handiagoa izatearen arrazoietako bat. Hau ez da, ordea, horrenbesteko jendetza biltzeko oztopo; Santo Tomas eta Donostia egunaz gain, hainbeste jende elkarrekin gutxitan ikusten da hiriko Konstituzio enparantzan.
Folkloreari tarte handien ematen diote gainera hiriburuan, dantzari trebeen ikuskizunen artean zurrutada goxoak emateko aukera dago goiz guztian zehar.
HENDIA
Itxaronaldia: Oso laburra (4)
Gastronomia: Bikaina (3)
Hendaiako sagardo eguna, ezezagun handia.
Famili giroa. Zure ahaideekin egun pasa joan zaitezke eta ez zara begiraden hartzaile izango. Koadrilarekin joateko aukera ere baduzu, eta ez duzu sagardo edalontzia betetzeko denbora askorik itxaron beharko.
Sagardo kalitate izugarria, guztiz dastagarria.
Pintxo merke eta landuak. Ahal izan ezkero proba ezazue oharkabean pasa daitekeen barazki arrautzopil mokadu goxoa.
Blog honetako dastatzea sagardo egunei eskaini izan banuen, dudarik ez izan, hiru izartxoak Ipar Euskal Herri alderantz joango liratekeela. Gauzak horren ongi eginez merezi duten gutxiengoa.

9 comentarios:
mmm... niri sagardo oso gustatzen zait! Tarragonan ere edango!
Iepa!
Juer ze inbidia... ni aurten ezin izan naiz ezta Sagardo Egun batera ere jun :(
Dena den, oso ondo indako lana, jeje. Erreportaia modukoa :p
Ondo izan!
Iepa Manu!
Ei, arretaz begiratzen baduzu Pasaian ateratako argazkian zu agertzen zara!
Ba begiratzen aritu naiz, ta egia da. Manu pasaian azaltzen da.
Ni ere gauza bat edo bestea delako enaiz inora jun. Iban ibili da denon partez, eta ola badakigu zein diren tokirik hoberenak.
Oso erreportai interesgarria Iban, puntuazio eta guzti.
Aurten pasaian jende gutxixeago egon zen baino tira, ondo ibili ginan sagardoari tragoak emanez.
Ikusiko dugu oraindik falta direnak nola doazen, ni Hendaiakoan oraindik ez naiz sekula egon ta iristeko gogoekin nabil.
Kaixo guztioi:
Sagardo Egunak kristonak dira!! ta jakin nahiko nuke, nun ikus dezakedan web bat nun sagardo egun guztik agertzen direlarik
Mila esker ta ondo pasa sagardo egunetan
Aupa, lagun hori!
Leheno www.sagardun.com -en begiratzen genuen, baino antza denez egutegia kendu dute dagoeneko. Beraz, sagardo egunak noiz diren jakiteko Google erabili behar da eta patzientziakin begiratu egunkarietan argitaratzen diren albisteak.
Dena den, data horiek aurkitzeak sari ederrak ekartzen dite, beraz pena merezi du denbora apur bat eskenintzea...
Egun on.
Oso ohar interesgarriak. Baina Baionako Sagarno eguna ez duzu aipatu eta pena da, merezi baitu. Urtero Maiatzean izan ohi da eta Hiruki elkarteak antolatua (Baionako Ikastolak, Gau eskola eta Gure Irratia). Jende anitz izaten denez, sagarnoa aski goiz agortzen da baina giro onean segitu daiteke : Baionak dituen eremu eta mota desberdinetako jendeen nahasketa dago Sagarno egunean, izan ere, elkarte arras deberdinek prestatzen dituzte pintxo goxoak. Haurrentzat puzgarriak eta guzti. Zoritxarrez 2008an euria egin zuen bainan agian 2009an ez!
vab банк
vab банк
[url=http://globalist.org.ua/?p=19244]vab банк[/url]
http://globalist.org.ua/?p=19244 - vab банк
Publicar un comentario en la entrada